2018-10-24

HEZKUNTZA LEGEA: Jaurlaritzako alderdiek PPrekin hasi dute adosteko bidea

HEZKUNTZA LEGEA: Jaurlaritzako alderdiek PPrekin hasi dute adosteko bidea
EAEko hezkuntza legean kontuan hartzeko ebazpen batzuk onartu dituzte EAJk, PSE-EEk eta PPk. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos kontra daude: prozesua berriz hasteko eskatu diote Jaurlaritzari.

ZER EGIN DUTE ORAIN ARTE?Heziberri proiektua aurreko legealdian jarri zuten martxan. Hiru pauso zituen. Bat: marko pedagogikoa adostea. Bi: curriculum dekretuak egokitzea. Eta hiru: legea egiteko prozesua hastea. Hirugarren urratsean daude orain, beraz.
Legeari begira, gogoeta dokumentu bat egin du Jaurlaritzak: Agiri hori aztertu zuten atzo.
ZER DIO DOKUMENTUAK?Bost gairi buruzko gogoeta txostena da: bizikidetza, hizkuntzak, ebaluazioa, modernizazioa eta autonomia.

ZER EZ DAGO TXOSTENEAN? Hutsune bat nabaria da: ez dago hezkuntza sareei eta finantzaketari buruzko atalik. Gai arantzatsua da, eta oraingoz izkin egitea erabaki dute. Segregazioaren gaia hezkuntza legeak landuko duen gaia izango da.

Zer dio oposizioak?Prozesua hutsetik hasteko eskatu dute bi talde nagusiek.EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek salatu dute txostenari buruzko akordioa ez dela benetakoa: «sasi akordioa». Biek eskatu dute hezkuntzako eragileen parte hartze handiagoa eta gaur egungo egoerari buruzko diagnostiko bat.

ORAIN, ZER? Lege proiektu bat egin behar du. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ohartarazi dute hasiera ez dela egokia, jada zatituta dagoela parlamentua. Nabarmendu dute hezkuntzako eragile asko agertu direla aurka, tartean EHIGE guraso elkartea eta gehiengo sindikala —atzo parlamentu atarian protesta egin zuten LABek eta Steilasek—.
Gehiago irakurtzeko klikatu Berria eta Gara

GAIZKI HASI ETA GAIZKI JARRAITZEN ARI GARA
LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK GURE HEZKUNTZA PROPIOA!





No comments:

Post a Comment