2018-05-22

Ikasgela hutsak berriz ere, DBH 4.mailako errebalidari planto egiteko


Ikasgelak hutsik, ikasleak, irakasleak eta gurasoak kalean kartelekin, pankartak… Ohikoa bilakatzen ari den irudia errepikatu da Gasteizko Lakua, Ekialde eta Unamuno institutuetan. Maiatzaren 18an zen egitekoa DBH 4.mailan egiten den errebalida, baina Gasteizko Hezkuntza Plataformen Topaguneko kideek planto egiteko deia zuten. 







Institutu hauetan, ikasleek planto egin dute, irakasle eta gurasoen babesarekin. Planto hauekin, “ebaluazio propioak”aldarrikatu dituzte Hezkuntza Plataformen Topagunetik, kalifikazio sistema hau “inpoatutakoa” dela salatuz. Gainera, prozesu guztian zehar bezala, lau salaketa nagusi eman dituzte jakitera:
    • “Zailtasun handia”dagoela nabarmendu dute, informazioa jasotzeko.
    • Ikuskari batzuen aldetik jarraipen estu eta zorrotza egiten ari diete langileei eta zuzendaritzako kideei, “kolaborazio” jarrera eskatzen eta “behartuta” daudela gogoratzen, funtzionarioak baitira.
    • Familiei informazioa ukatzen edo berandu ematen ari zaiela ohartarazi dute Topaguneko kideek.
    • “Berriro sekretismoa, partaidetza eza, inposizioa…”, salatu dute.

Gehiago irakurtzeko klikatu halabedi

AURTEN ERE KANPO AZTERKETEI PLANTO EGIN DIEGU
LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!







No comments:

Post a Comment