2018-02-02

Jaurlaritza probak egiten hasiko da Lehen Hezkuntza eta DBH amaieran



Iaz proba pilotua egin zuten, azterketak egiteko erari buruz. Uriartek berretsi du ez dietela ikasle guztiei egingo: lagin bat hautatuko dute. Hortaz, ez da ikasleei nota jartzeko proba bat izango, eta ikastetxez ikastetxeko daturik ere ez dute izango. Datu orokorrak jaso nahi dituzte.
Amaierako horiek LOMCEn ere ageri dira, baina diferentzia handia dago han jasotakotik benetan ezarriko dutenera. Errebalidak ezarri zituzten Madrilgo legearekin: titulua lortzekotan, azterketa horiek gainditu behar izatea DBH eta Batxilergo amaieran. Proposamen horiek bertan behera utzita daude, PPren gobernuaren beraren erabakiz, gehiengoa kontra zuela ikusita. Horren ordez, Hezkuntza Ministerioak agindu du DBHko proba diagnostiko gisakoa izatea —herenegun argitaratu zuen agindua aldizkari ofizialean—, eta Batxilergokoa soilik unibertsitatera sartzeko izatea, orain arteko selektibitatearen tankeran.

Gehiago irakurtzeko klik Berria

Aurreko urteetan gisa horretako probak egiteko arazoak izan zituen Jaurlaritzak. Zergatik?
- LOMCEre araberako azterketa delako.
- Azterketa inposatua delako.
- Injustu eta antidemokratikoak direlako.
- Ikasturteko dinamika hausten dutelako.
- Gure ebaluazio sistema ez delako.

GUK ARGI DUGU: AZTERKETA INPOSATUEI PLANTO!







No comments:

Post a Comment