2017-11-24

MUNDU BERRI BAT, HEZKUNTZA BERRI BATEN ESKUTIK



Hik Hasi egitasmo pedagogikoak Euskal Herrira zuzendutako hezkuntza proposamen bat aurkeztu zuen urriaren 21ean, hainbat irakasle eta hezitzaileren urtebeteko hausnarketa sakonaren fruitu. “Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak”
Hiru oinarri finkatu dituzte «kalitatezko hezkuntza» bati begira, urriaren 21eko prentsaurrekoan aurkeztutako dokumentuan jasotzen denez: finantzaketa eta segimenduari begira publikoa den hezkuntza, eskola bakoitzaren autonomia ziurtatzen duena eta partaidetzan sortutakoa.
Hamar gakotan finkatu du egitasmo pedagogikoak kalitatezko hezkuntza, 
1.- Hezkuntza jarduera balio hezitzaileetan oinarritu
2.-0-3 urte bitarteko haurrena ez da hezkuntza hutseko aroa
3.-Oinarrizko Hezkuntza osoa pertsonaren askotariko konpetentzien garapenera zuzendu
4.-Irakasle eta hezitzaileen prestakuntza egokitu
5.-Eskola bakoitzak bere hezkuntza proiektu propioa izatea
6.-Postu bakoitzerako behar den prestakuntza espezifikoa eskaintzea
7.-Ikasleak euskaldun eleaniztun bilakatzea
8.-Udalak kudeatu behar ditu ikastetxeak, herriko hezkuntza eragileekin batera.
9.-Antolaketa administratiboa denontzako modukoa eta bateratzailea izatea
10.-Jendartearen eta hezkuntzaren beharrei erantzungo dien finantzaketa.
Gehiago irakurtzeko klik naiz GAUR8
PROPOSAMEN OSO INTERESGARRIA.
HAUSNARTZEKO, EZTABAIDA PIZTEKO...EZIN HOBEA

GUK ERE KALITATEZKO HEZKUNTZA NAHI DUGU
GUK, ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!







No comments:

Post a Comment