2017-03-20

Hezkuntza sistema propioa eztabaidagai, ‘Ebaluazioa iruten’ jardunaldian Gasteizko Gure Hezkuntza Plataformako hainbat kidek ere parte hartu genuen.



Hezkuntza alorreko 250 lagunetik gora bildu ziren larunbatean Hernanin, LABek antolatuta hezkuntza sistema propioaren inguruan egin dituzten jardunaldietan.



Ane Ablanedo, Alexander Barandiaran eta Lore Erriondorekin solasaldia izan da lehen zatian, eta atsedenaren ostean ‘Txintxirri’ Elorrioko ikastolaren esperientzia eta Arrankudiagako eskolakoa izan dituzte hizpide.
LABek nabarmendu duenez, «argi geratu da egungo ebaluazio ereduak ez gaituela asetzen». Hala, «presioan eta zigorrean eraikitako ebaluazio eredua gainditu eta hobekuntzan eta autoregulazioan oinarritutako ebaluazio paradigma berri bat» eraiki behar dela aldarrikatu du.
Gehiago irakurtzeko eta bideoa ikusteko klik NAIZ

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
EBALUAZIO INPOSATUEI PLANTO!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!




No comments:

Post a Comment