2017-01-31

OSO ARTIKULU INTERESGARRI



Tribuak du berba

PISA, PAI, errebalidak, matrikulazio kanpaina... direla eta, eztabaida politikoaren erdigunean kokatu da azken asteetan hezkuntzaren gaia. Alta, gaia, merezi duen dimentsio eta seriotasunarekin denon artean heldu behar delakoan gaude. W. Churchillen hitzak gure eginez: «Hezkuntza estatu afera da, ziur aski garrantzitsuenetariko bat eta, beraz, hurrengo belaunaldiei begira diseinatu behar da eta ez hurrengo hauteskundeei begira». Beraz, herri gisa arituz, erantzukizunez jokatzea dagokigu guztioi.”

Baina serioski, norbaitek pentsatzen du hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzerik gabe eta hezkuntza sailetako lau pareten artean egin daitezkeen balizko analisi, elkarlan edota legeek eramango gaituztela hezkuntza sistema propiorantz?

Euskal Herriak hezkuntzan ere herri akordioa iruten hasi behar du.

Herri akordio bat non heziketa prozesuaren parte diren aktoreek saretuko duten. Eskuz esku hezkuntza formala, ez-formala eta informalak, herritarrek, ehunduko duten akordioa. Nazio ikuspegia oinarri eta helburu. Eta adostasunak blindatzeaz haratago, betikotuak diruditen korapiloak askatzen lagundu eta beste eredu berri baten bidean jarriko gaituena. ”

Gehiago irakurtzeko klik BERRIA.

INPOSIZIORIK EZ!
LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!



No comments:

Post a Comment