2016-10-21

Urriaren 26an Espainiar Estatu mailako greba eguna deitu du Sindikato de Estudiantes-ek. Horri tiraka, Hego Euskal Herrian ere, deialdi ezberdinak egongo dira.



HPTtik ondorengo iritzia  plazaratu nahi dugu :
  • Iraila hasieran egindako asanbladan ikasturteko plangintza orokorra zehaztu genuen. 3 puntu nagusi zituen:
    • Iazko ildoari jarraitu, LOMCE/Heziberri-ri planto egitea.
    • Ebaluazio eredua gai zentral nagusi gisa lantzen hastea.
    • Murrizketak edota bestelako inposizioak salatu eta hezkuntza eragileekin harremanak mantentzea.
  • HPT- bi mobilizazio mota babestu ditu:
    • HPT-tik bultzatu ditugunak, propio.
      • Plantoa, azaroak 28ko herrialdeko mobilizazioak, ikastetxeetako kontzentrak, festa egunak herrietan...
    • Hezkuntza eragile guztiek, batera, bultzatutakoak:
      • Urriaren 12ko manifestazio nazionala, Gure Gida, iazko ikasturte bukaerako 5 sindikatuen kontzentrak...
Orain, ordea, urriaren 26ko deialdia dela eta, eragileen arteko deialdi bateraturik ez dago. Beraz, HPTren baitan bidelagun ditugun eragile guztien arteko deialdi bateraturik ez dagoenez, HPT-tik egun horrekiko posturarik ez hartzea erabaki dugu. Hori bai, tokian tokiko plataforma bakoitzak, orain arte bezala, nahi duena egiteko askatasun osoa du, noski!

Gasteizko plataformako kideok, adibidez, deialdia ez dugu ikusi ekimen puntual bat bezala. Argi dago inposizioen aurrean mobilizatu behar garela baina hezkuntza sistema propioaren alde urratsak emateko prest gaude ere. Horregatik, mobilizatzeaz gain, klaustroetan, guraso elkartetan, guraso bileretan   LOMCE-Heziberriren aplikazioak suposatzen duenari buruz eztabaidatzen  eta  ez aplikatzeko neurriak hartzen ari gara ere.PLANTO egiteko prest gaude.

Gainera, ikasturte hasieran markatutako bidea jarraituko dugu. Beraz, datorren azaroaren 5ean izango ditugun topaketetan buru belarri jarraituko dugu.

Bukatzeko, eragileen bozgorailu ere izan nahi dugunez, hona hemen bidelagun kontsideratzen ditugun eragileen posizio eta iritziak:



INPOSIZIORIK EZ!
LOMCE-HEZIBERRI EZ!
GUK, ORAIN, HEMEN  GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

No comments:

Post a Comment