2016-03-14

ESKOLHARRIA BIHARKO HERRIA



Euskal Eskola Publiko Berriaren bidean, bestelako eskola eredu bat eraikitze bidean, hainbat hitzaldi antolatu ditu SORTZEN elkarteak.


Martxoak 17an, HIZKUNTZEN TRATAERA gaia hartuta Eibarreko Markeskoa jauregian MAHAI INGURUA egingo da.


Martxoak 19an, Nafarroan, ETXERAKO LANEN inguruan hausnartu eta eztabaidari bidea irekiko da. Eta maiatzean, KALITATEA HEZKUNTZAN ZER DEN aztertuko da.


Apirilaren 7an, Donostiako Koldo Mitxelenan, EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIA eraikitzeko eragile desberdinek egiten duten ekarpena entzuteko aukera izango dugu. Bakoitzak duen proiektua erakutsi eta aurrera begira nola ikusten dugun bakoitzak azalduko dugu.


Apirilaren 21ean, berriz, Hernaniko Biteri kultur etxean, ESKOLA HERRITARRAK ETA PARTE HARTZAILEAK aztertuko ditugu.
Helburu nagusia beste eskola-eredu bat posible dela erakustea da. Parte hartzerako bideak erakutsi eta herria-eskola eskola herria lotura lantzea.


Maiatzak 22an Hernanin ESKOLHARRIA BIHARKO HERRIA
lelopean EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIAREN aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu.



No comments:

Post a Comment