2015-11-30

ZORIONAK ARABA!!!! ZORIONAK ETA MILA ESKER GUZTIOI!!



Larunbatean, hilak 28, Gasteizko kaleak bete genituen. Arabako herri eta Gasteizko auzoetako familia, ikasle, langile eta herritarron ahotsak entzun ziren.

Ez zen inor falta: Aiara aldea, Maestu, Kanpezu, Agurain, Legutio, Gopegi, Arrazua-Ubarrundia…etabarrekoak. Aretxabaletakoak ere Gasteizera hurbildu ziren.
Gasteizko hezkuntza komunitatea ondo ordezkatuta egon zen. Ikasbidea, Salburua, Arantzabela, Aranbizkarra, Odon Apraiz, Gereñu, Ramon Bajo,Barrutia, Toki Eder, Umandi, Landazuri, Zabalgana, Elejalde, Adurtza, Ganivet, Armentia, institutuko ikasleak… Hiru zutabetan banatuta jai giroan, Foru plazara abiatu ginen. Gure aldarrikapena ozen entzun zen: Eze z, ez, LOMCEri ez! Ez, Ez, Ez, inposiziori kez! GUK, ORAIN, HEMEN! GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

Foru plazan, denok elkarrekin, elkar laguntzen, gozatzen… mosaiko bat eraiki genuen. Kanta eta dantza egin genuen ere: RIKI RIKI GUK, GUREA!

Asko izan da egunotan egin dugun lana. Ilusioz beterik, adin ezberdinetako kideok, haurrak, gazteak zein nagusiak, gure indarra batu eta gure nahia zein den ondo baino hobeto adierazi dugu: inposizioen gainetik gure hezkuntza eraiki nahi dugu. Egunez egun, denok elkarrekin, denok elkarlanean…Saltoa eman dugu .Gure hezkuntza eraikitzera goaz!







GUK EZ DUGU LOMCErik NAHI,
ESAN OZENKI!

GURE HEZKUNTZA NAHI DUGU
HEMEN ERAIKI,
GUZTIONTZAT, EUSKALDUNA,
AZAL ETA MAMI!!
( Barrutia ikastolakoak sortuta)

No comments:

Post a Comment