2015-06-17

Zenbat ikastetxetan egin da 3. mailako kanpo-azterketa?


30 ikastetxe deitu ditu Eusko Jaurlaritzak, Lehen Hezkuntzako 3. mailan (8-9 urteko haurrei) kanpo-azterketa polemikoa egiteko. Eusko Jaurlaritzak ez du argitu nahi izan zenbat eskolatan burutu den etsamina, baina zuzenean hezkuntza sareei galdetu diegu.
Deialdia eskola publikoko 15 ikastetxetan eta kontzertatu edo itunpeko beste 15etan egin dutela dio Jaurlaritzak.
- Eskola publikoan, 15etik bakarrean egin da azterketa (bi ikasgela batuta 11 ikasle aurkeztu ziren).
- Ikastolei dagokienez, 2 baino ez dituzte deitu eta bietan, Orion eta Ordizian, planto egin dute gurasoek.
- Kristau Eskolak esan digu 3 ikastetxe deitu dituztela eta hiruretan “normaltasunez” egin dela azterketa.
Beraz, hiru hezkuntza sare nagusiak batuta, 20 ikastetxetan saiatu dira azterketa egiten, eta 20tik 16tan ez dute lortu. Dirudienez, sare horietatik kanpo dauden itunpeko beste 10 zentro ere aukeratu ditu Jaurlaritzak, baina ikastetxeak zeintzuk diren eta horietako zenbatetan egin den ebaluazioa ez dakigu, ez baita publiko egin.
....
gehio irakurtzeko klik hemen: ARGIA

No comments:

Post a Comment