2015-05-08

3. MAILAKO AZTERKETARI PLANTO!


Aste honetan 3. mailako froga egiten hasi dira Nafarroako zentroetan eta inposaketa honi aurre egiteko, familiak ekimen ezberdinak egiten ari dira: kontzentrazioak, azterketari planto, itxialdiak…
Bizkaia , Gipuzkoa eta Arabako zentroetan oraindik ez dakigu noiz, non eta zein azterketa egingo den baina zentro batzuetako familiak publikoki agertu dira Hezkuntza Sailako sekretismoa salatzeko, euren iritzia emateko eta 3. mailako froga bertan behera uztea eskatzeko. 
 
Gasteizko gure hezkuntza plataformak bat dator familien adierazpenekin eta salatu nahi dugu frogaren inguruan Hezkuntza Sailburuak eramaten ari den sekretismoa.

3. mailako azterketari planto!
Gure Hezkuntzan, gure ebaluazio propioak!

Informazio gehiago bideo hauetan ikusi


No comments:

Post a Comment