2015-03-11

HEZKIDETZA: PAREKIDETASUNEAN HAZI ETA HEZTEN GARA?


Atzo, martxoaren 10a, hezkidetzari buruzko hitzaldia burutu zen Irakasle Eskolan.
Bertan elkartu ginen 50 bat lagunek  aukera paregabea izan genuen hezkidetza zer den hausnartzeko, Gasteizko ikastetxeetako hezkidetzaren egoera  ezagutzeko  eta proiektu hezkidetzagile batzuetan murgiltzeko: Ondarruko proiektu integrala,  Gasteizko Arana Haur Eskolako esperientzia eta Gasteizko Irakasle Eskolakoa.

Hitzaldia oso mamitsua eta interesgarria izan zen. Eta proiektuak oso erakargarriak eta  egingarriak.

ESKERRIK ASKO : Amaia Urrutia, Pili Aristizabal, Beñat Madariaga, Olatz Agirre eta  Amaia Andrieu!!

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI!!


Egunean zehar hezkuntza eragile ezberdinek sortutako liburu eta materialak ezagutzeko, aztertzeko…  eskura izan genituen.



























Hezkidetzari buruzko dokumentazio eta orrialde interesgarri  batzuen informazioa blogaren materialekin batera aurkitu ditzakezue.

No comments:

Post a Comment