2015-02-12

Euskal Inauteria










Asto gainean dator Markitos
Zalduondoko plazara,
LOMCE legea dakar eskutan,
hor jaurtitzeko sutara.

Mendi aldeko inauteria
Nafarroari atxeki,
Miel Otxinek Lantzetik dakar
mezu irmoa, ozenki:
Nafarrok oro bizi gaitezen
hemen, euskaraz, libreki”. (bi)

Asto gainean…

Zubietatik Iturenera,
Joaldunen ibilera,
Euskal eskolak bere Hezkuntza
behar duela esatera.
Lege arrotzak, atzerakoiak,
beraz, ez betoz gurera. (bi)

Asto gainean…

Araba goian, hego aldera
Kantabria harro-harro,
herri txiki ta mahasti lurrak
paisaia bitxien koadro;
mugan bada ere, euskaraz txukun
mintzo zaigu Katximorro. (bi)

Asto gainean…




http://www.goear.com/listen/62f99a4/inauerien-klopak-canciones-populares

No comments:

Post a Comment