2014-10-21

URRIAK 11 LOMCEri EZ!!


Kaixo guztioi,
Zorionak larunbatean Hego Euskal Herriko lau hiruburuetan buruturiko kalejira-manifestazioengatik. Milaka lagun izan ginen (8.000 Gasteizen, 4.000 Donostia eta Bilbon eta 3.000 Iruñean) LOMCE ezartzea inola ere ez dugula onartzen ozen ezan genuenak eta Iribas eta Uriarteri atzera egiteko eskatu genienak eta gure herrian gure hezkuntza propioa garatu nahi dugula argi adierazi genuenak.
Eta hori posible izan da gu guztion lanagatik. Lan handia dugu aurretik, baina larunbatekoak gure lana indartzeko balio dezala.
Animo!

KALEJIRA ARRAKASTATSUA IZAN ZELAKO

    
     Zorionak Araba !
     Zorionak Arabako hezkuntza plataformetan parte hartzen duzuen guztiei! Legutio, Izarra, Lautada, Aiara, Kanpezu, Errioxa, Gasteiz...!
     Zorionak guraso, ikasle, irakasle, herritar orori!
     Zorionak hezkuntza eragilei!
     Kalejira koloretsua, jendetsua, anitza, alaia izan zen! 

    Urriak 11 argi eta ozen adierazi genuen LOMCEren ezarpena ez dugula onartzen eta gure  hezkuntza propioa erakitzeko prest gaudela.
  
  Ozenki ere, estarriak urratu arte, errepikatu genuen:
      
 IRAKASLE ORO JAIKI
IKASLEAK ERE BAIKI
LOMCE LEGEA BAZTERTU ETA
GURE HEZKUNTZA ERAIKI

ETA ZER DA GURE HEZKUNTZA
SENTIMENDU BATEN ZUNTZA
HIZKUNTZAK DAKAR HERRIA ETA
HERRIAK BEKAR HIZKUNTZA

Hemen larunbateko irudiak eta bideoa:

Euskal Herrian geure hezkuntza eraiki LOMCEri ez - Gasteizko manifestazioa 

No comments:

Post a Comment