2014-04-24

Plataformaren agerraldia


EREDU PROPIOAREN BIDEAN, LOMCErik GABEKO HERRIEN DINAMIKAREKIN AURRERA EGINGO DUTE GASTEIZEN 






  • Hezkuntza Plataformen topaguneak planteatutako dinamikarekin bat egin dute Gasteizko 16 ikastetxek
  • Egindako lanekin jarraitu eta aurrerantzean LOMCEri ez esan eta euren eredu propioa landuko dute

Hezkuntza Plataformen Topagunea-k aurkeztutako LOMCErik GABEKO HERRIAK dinamika gure egiten dugu.
  • Dinamika hau Gasteizen garatuko dugu. Norberak bere ikastetxean egingo dugu lanketa eta ondoren hiriburura egingo dugu salto. 
  • LOMCEri gure ezezkoa adierazteaz gain, ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu, ikasle, familiako senide, hezkuntzako langile eta herritar moduan, gure herria LOMCErik gabeko gunea izan dadin. 
  • Konpromisoak hartzeko, lehentasun bakan batzuk kontuan hartu ditugu eta LOMCEren zer atalari ez diogun obedituko eta zeren alde egingo dugun zehaztu dugu, beti gure aukeren arabera (ikasle, familiako kide...). 
  • Gure konpromisoaren adierazpena gure sinadura izango da. 
  • Ikastetxeetan hezkuntza komunitatea osatzen dugunon konpromisoak lortu ostean, LOMCErik gabeko gelak eta ikastetxeak izango ditugu. Eta hau adierazteko banderatxoak ikurrarekin erabilgarri daude. 
  • Guzti hau maila pertsonalean hasi eta modu kolektibo baten garatu arte. 
  • Eta Gasteiztar guztiak LOMCEren kontrako eta hezkuntza sistema propioaren aldeko puntuekin bat egin ahal izateko, sinadura bilketa erraldoia ere egingo dugu Gasteizko kaleetan, nahi duenak beraren konpromisoa adierazi ahal izateko. 
  • Ikastetxeetan, eta baita Gasteizen ere, sinadura orriak jasotzean, Udaletxean mozioa sartuko dugu ikasturtea bukatu baino lehen; horrela, Gasteiz LOMCErik GABEKO GASTEIZ izatea eskatuko dugu.


Testu osoa irakurtzeko sakatu HEMEN

3 comments:

  1. Barkatu, albistean ez da agertzen, zeintzuk dira 16 ikastetxe horiek? Eskerrik asko.

    ReplyDelete
  2. Kaixo: ikastetxe bakoitza fase ezberdinean gaude, gure hurrengo bilera maiatzaren 6an izango da, Landatxon, 19etan, bertan askoz hobeto kontatuko dizuegu dinamika eta nola gauzatzen ari garen.

    ReplyDelete
  3. Barkatu, gaizki dago eguna, bilera maiatzaren 7an izango da asteazkenean. Ea elkar ikusteko aukera dugun. Ondo izan!

    ReplyDelete