HEZKUNTZA
LEGEA: Jaurlaritzako alderdiek PPrekin hasi dute adosteko bidea
EAEko
hezkuntza legean kontuan hartzeko ebazpen batzuk onartu dituzte EAJk,
PSE-EEk eta PPk. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos kontra daude:
prozesua berriz hasteko eskatu diote Jaurlaritzari.
ZER
EGIN DUTE ORAIN ARTE?Heziberri
proiektua aurreko legealdian jarri zuten martxan. Hiru pauso zituen.
Bat: marko pedagogikoa adostea. Bi: curriculum dekretuak egokitzea.
Eta hiru: legea egiteko prozesua hastea. Hirugarren urratsean daude
orain, beraz.
Legeari begira, gogoeta dokumentu bat egin du Jaurlaritzak: Agiri hori aztertu zuten atzo.
Legeari begira, gogoeta dokumentu bat egin du Jaurlaritzak: Agiri hori aztertu zuten atzo.
ZER
DIO DOKUMENTUAK?Bost
gairi buruzko gogoeta txostena da: bizikidetza, hizkuntzak,
ebaluazioa, modernizazioa eta autonomia.
ZER EZ DAGO TXOSTENEAN? Hutsune bat nabaria da: ez dago hezkuntza sareei eta finantzaketari buruzko atalik. Gai arantzatsua da, eta oraingoz izkin egitea erabaki dute. Segregazioaren gaia hezkuntza legeak landuko duen gaia izango da.
Zer
dio oposizioak?Prozesua
hutsetik hasteko eskatu dute bi talde nagusiek.EH Bilduk eta
Elkarrekin Podemosek salatu dute txostenari buruzko akordioa ez dela
benetakoa: «sasi akordioa». Biek eskatu dute hezkuntzako eragileen
parte hartze handiagoa eta gaur egungo egoerari buruzko diagnostiko
bat.
ORAIN, ZER? Lege proiektu bat egin behar du. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek ohartarazi dute hasiera ez dela egokia, jada zatituta dagoela parlamentua. Nabarmendu dute hezkuntzako eragile asko agertu direla aurka, tartean EHIGE guraso elkartea eta gehiengo sindikala —atzo parlamentu atarian protesta egin zuten LABek eta Steilasek—.

LOMCE
EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK
GURE HEZKUNTZA PROPIOA!
No comments:
Post a Comment