Showing posts with label ekimenak. Show all posts
Showing posts with label ekimenak. Show all posts

2013-11-26

LOMCEri EZ! Mobilizazioak (Ikastolen Elkartea, ELA, LAB, STEE-EILAS, Sortzen Ikasbatuaz, Hik Hasi, Ikasle Abertzaleak eta UEU)



LOMCE, Madrileko Kongresutik pasako da azaroaren 28an, behin-betiko onartua izateko. LOMCE, Hezkuntza Lege izateko, dagoeneko Estatu Espainolean egin beharreko bidearen amaierara iristen hasia da. Hala ere, bidearen amaierara bidearen hasieran zuen bakardade eta kontrakotasun gehiagorekin iritsiko da.

Euskal LOMCEri ez” soil batetik haratago, honi aurre egin eta bere aplikazioa ekiditeko moduak lantzen ari gara eta nahi dugun Hezkuntza Sistema Propioaren eraikitzen. Honela bestelako hezkuntza eredu bat ehuntzen joan gara:

2013-11-14

LOMCEri EZ esaten jarraitzeko. Ikastetxetan (3)

Kontzentrazioak

Egiten den lekuetan egiten jarraituko dugu, eta egiten ez diren lekuetan proposatu egingo da egitea.

Maiztasun librea, gomendagarria bada ere astero egitea. Baina tokian tokikoa.

Beti saiatuko gara, ahal den neurrian hezkuntza komunitate guztia gonbidatua sentitzea, gurasoak zein ikasleak ere

 

Proposatzen dugun testua da 
LOMCEri EZ! 
Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki









Horrelakorik egiten denean, argazkia ateratzea eta gurehezkuntza.gasteiz@gmail.com helbidera bidaltzea da.

2013-11-13

LOMCEri EZ esaten jarraitzeko. Ikastetxetan (2)

LOMCEri Ez, Guk Gure Hezkuntza logoa

           LOMCEri EZ

Ikastetxearen gutun / komunikazio guztietan txertatzea. Horretarako zuzendaritzari eskatuko zaio hau adostea eta komunikazio guztietan logoa agertzea. Guraso elkartearekin ere hitz egingo da, ekimen bera hartzeko.

Honekin ziurtatuko dugu gaia, logoa, eskolaren egunerokotasunean ikusgai izango dela.

2013-11-12

LOMCEri EZ esaten jarraitzeko. Ikastetxetan (1)

LOMCEri EZ txokoa




Ikastetxean DINA3 batean irudi hau inprimatzea eta gainean berriak txertatu (egunkarietakoak, hitzaldiak, ekimenak...)

Edo deialdiak egiteko, edo bururatzen zaizuena...