Showing posts with label Topagunea. Show all posts
Showing posts with label Topagunea. Show all posts

2014-04-03

Martxan da 'LOMCErik gabeko herria' dinamika herritarra (Ikoitzen arkatza - naiz.info)

Martxan da 'LOMCErik gabeko herria' dinamika herritarra

Iragan martxoaren 4an aurkeztu zen auzo eta herri ezberdinetako hezkuntza bilguneen topagune izan nahi duen Hezkuntza Plataformen Topagunea. Iragarri zuten bezala 'LOMCErik gabeko herriak' dinamika martxan jarri dute jada eta honetarako erabili beharreko bitarteko guztiak sarean hedatu dituzte.
Harremanetarako hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com helbidea ireki dute.

2014-03-04

Sortu da Hezkuntza Plataformen Topagunea


Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan zehar dauden hezkuntza bilgune ezberdinak batzeko nahiarekin Hezkuntza Plataformen Topagunea eratu berri da. Helburu nagusiak LOMCErik gabeko guneak sortzea eta tokian toki hezkuntza sistema propioa elikatuko duten egitasmoak gauzatzea izango dira. Harremanetarako hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com helbidea ireki dute.