Showing posts with label Gasteiz. Show all posts
Showing posts with label Gasteiz. Show all posts

2014-04-24

Plataformaren agerraldia


EREDU PROPIOAREN BIDEAN, LOMCErik GABEKO HERRIEN DINAMIKAREKIN AURRERA EGINGO DUTE GASTEIZEN 






  • Hezkuntza Plataformen topaguneak planteatutako dinamikarekin bat egin dute Gasteizko 16 ikastetxek
  • Egindako lanekin jarraitu eta aurrerantzean LOMCEri ez esan eta euren eredu propioa landuko dute

Hezkuntza Plataformen Topagunea-k aurkeztutako LOMCErik GABEKO HERRIAK dinamika gure egiten dugu.
  • Dinamika hau Gasteizen garatuko dugu. Norberak bere ikastetxean egingo dugu lanketa eta ondoren hiriburura egingo dugu salto. 
  • LOMCEri gure ezezkoa adierazteaz gain, ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu, ikasle, familiako senide, hezkuntzako langile eta herritar moduan, gure herria LOMCErik gabeko gunea izan dadin. 
  • Konpromisoak hartzeko, lehentasun bakan batzuk kontuan hartu ditugu eta LOMCEren zer atalari ez diogun obedituko eta zeren alde egingo dugun zehaztu dugu, beti gure aukeren arabera (ikasle, familiako kide...). 
  • Gure konpromisoaren adierazpena gure sinadura izango da. 
  • Ikastetxeetan hezkuntza komunitatea osatzen dugunon konpromisoak lortu ostean, LOMCErik gabeko gelak eta ikastetxeak izango ditugu. Eta hau adierazteko banderatxoak ikurrarekin erabilgarri daude. 
  • Guzti hau maila pertsonalean hasi eta modu kolektibo baten garatu arte. 
  • Eta Gasteiztar guztiak LOMCEren kontrako eta hezkuntza sistema propioaren aldeko puntuekin bat egin ahal izateko, sinadura bilketa erraldoia ere egingo dugu Gasteizko kaleetan, nahi duenak beraren konpromisoa adierazi ahal izateko. 
  • Ikastetxeetan, eta baita Gasteizen ere, sinadura orriak jasotzean, Udaletxean mozioa sartuko dugu ikasturtea bukatu baino lehen; horrela, Gasteiz LOMCErik GABEKO GASTEIZ izatea eskatuko dugu.


Testu osoa irakurtzeko sakatu HEMEN

2014-03-27

Hitzaldia Zabalganan


Hemen dituzue Zabalganako eskolan egindako hitzaldiaren argazki batzuk.

Gasteizko Hezkuntza Plataformako kideak ikus dezakezue mahaian. 

Oso ondo egon zen hitzaldia. Ia 70 pertsona etorri ziren guraso eta irakasle artean. Azaldu zirenen artean aniztasun handia izan zen.

Uste dugu jendea motibatuta atera zela eta galdetzen zuten zer egin zezaketeen LOMCEren kontra.

JARRAITUKO DUGU! ANIMATU ZU ERE!


2013-09-17

Hurrengo ekintzak Gasteizen



Irailaren 12an Hezkuntza komunitateko hainbat guraso, irakasle , ikasle eta eragile bildu ginen, eta iritzi eta proposamen ezberdinak bota  ondoren honelako akordioak hartzen dira:

  • Eragile ezberdinek maila nazionalean urriaren 12rako “Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCE ez! Inposaketei ez!” lemapean sustatu eta bultzatzen duten ekitaldiarekin bat egitea.

  • Dinamika hori sendotzeko Gasteizen ekimen ezberdinak egitea, besteak beste:
  • Urriak 12rako kartelak lan zentroetara eramatea eta deialdia zabaltzea.
  • Informazio zuzena erraztea irakasle,ikasle,guraso eta herritar orori, horretarako esku-orriak bidaliko dira.
  • Eta Gasteizen , urriaren 4an, ostirala, mobilizazio eta ekimen  horiei bultzatzeko eta gure sistema propioa aldarrikatzeko kalera ateratzea kalejiran, “Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCE ez! Inposaketei ez!” lemapean.

Hurrengo bilera hilak 23, astelehena, arratsaldeko 18:30etan izango da, El Pilar gizartetxean.