Showing posts with label Berria. Show all posts
Showing posts with label Berria. Show all posts

2014-06-24

Hasi du zirimiria (BERRIA)

Irailean LOMCE abiatuko du Jaurlaritzak eskoletan, nahiz ez dion erabat segituko.

Martxan izango dira proba orokorrak eta erlijioaren ordezko polemikoa.

Curriculuma egiteko du

2014-04-20

"Jaurlaritzaren dekretuak eta estatuarenak elkarren aurkako izan behar dute, nahitaez" (Berria, 2014/04/20)


"Jaurlaritzaren dekretuak eta estatuarenak elkarren aurkako izan behar dute, nahitaez"
Madrilek ezarritako hezkuntza erreformaren kontrako "harresia" eraiki beharraz mintzo da Ikastolen Elkarteko burua. EAEko hezkuntza lege berria horretarako tresna gisa ikusten du. Heziberri planean ere itxaropena du.

2014-03-25

Benetako curriculuma (berria.info)



Benetako curriculuma

Kanpoko argitaletxeen liburuak nagusitzen ari dira ikastetxeetan. Euskal Herririk ez da ageri mapetan: zulo bat Trebiñun, 'Frantzia' Iparraldean... Andreen eta gizonen arteko parekidetasuna ere urrun dago.

(Irakurri gehiago)

2013-10-04

Azken berriak


Etorkizuna marrazteko astea (BERRIA)
Euskal curriculuma garatzeko eta lege berria taxutzen hasteko, ibilbide bat abiatuko dute Jaurlaritzak eta eragile batzuek asteazkenean
Werten legea onartuko dute biharamunean, eta larunbatean protesta egingo dute Bilbon

2013-07-22

Hezkuntza erreforma (Berria 2013/07/18)


Hezkuntza erreforma


Espainiako Kongresuan bidea egiten hasi da erreforma plana. Adituen iritziak jaso dituzte lehen egunetan; tartean izan dira Mariam Bilbatua eta Xabier Garagorri. Curriculuma, hizkuntzak... aldaketa asko ipini dituzte mahai gainean. Biak bat datoz, ordea, ebaluazioa izango dela gakoa: kontrolerako erabiliko du Madrilek.

Garikoitz Goikoetxea

2013-07-09

LOMCEren gainetik, hezkuntza euskalduna (BERRIA 2013/07/09)


LOMCEren gainetik, hezkuntza euskalduna 

Erramun Osa eta J. Iñaki Etxezarreta


Euskara irakasle eta euskaltzain urgazlea, eta Ikaselkarreko zuzendari eta EABko kidea

Espainiako gobernuaren aurreikuspenak beteko balira, urte honen amaieran, LOMCE (Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa) deiturikoa onetsiko dute Gorteek eta 2014-2015 ikasturtean jarriko dute indarrean. Eztabaidan den testuak atzean duen bultzada politikoak bi problema larriri irtenbidea aurkitu nahi dio: batetik, hezkuntza-sistema espainiarraren emaitza heterogeneoei; eta, bestetik, nazioarteko emaitzekiko hezkuntza-sistema espainiarraren emaitza eskasei.

2013-06-17

LOMCE: aplikatu, asumitu ala desobeditu (BERRIA 2013-05-28)



LOMCE: aplikatu, asumitu ala desobeditu


Ikoitz Arrese eta Haizea Solagurenbeaskoa
Ikasle Abertzaleen bozeramaileak


Espainiako LOMCE legea azken ibilbide burokratikoa egiten ari da. Maiatzaren 17an, José Ignacio Wert Hezkuntza Ministroak beste aurrerapauso bat eman zuen inposatu nahi diguten erreforma arrotz eta atzerakoi horren aplikazioan.