Showing posts with label espainola. Show all posts
Showing posts with label espainola. Show all posts

2013-10-05

10 AGINDUAK WERT JAUNGOIKOAREN ARABERA

1.    Maita itzazu pribatizazioa eta merkantilismoa gauza guztien gainetik. Matrikula tasak handituko dituzte oro har. Lege merkantilista honek bere sarreratik muntaketa-katearen hizkuntza erabiltzen du, ikasleria etorkizuneko lan-indartzat hartuz.
2.    Ez erabili alferrik Jainkoaren izena. Erlijio katolikoa hezkuntza laikoan berrezartzen da bestelako irakasleen ordutegiaren kalterako ere, fede zehatz baten baloreak herritarrak batzen gaituzten balore etikoen maila berean jarriz.
3.    Errebalidak egingo dituzu. Hiru errebalida, gutxienez, egingo dituzu 18 urte bitartean (iristen bazara). Azterketak egiteko dirua egongo da, baina laguntzarako, errefortzurako, plan espezifikoetarako... ez.

2013-06-30

Gazte lehiakor eta profesionalak sortzeko makinak martxan (argia - Gaztekeriak)


Gaztetasuna izan, sentitu eta sufritu ere egiten da. Blogeko lehenengo sarrera eta arazoez mintzazen hasi behar, marka da gero. Hobea litzateke gazte indarraz, aldaketarako gogoaz, festaz, sexuaz eta beste mila kontutaz arituko banintz baina handi-mandiek ez didate utzi.


Maiatzaren 17an LOMCE  izeneko legea aurkeztu zuen, Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak, beti ere mandatari eskuindarren talaiapean.  Lege honek gazte lehiakor eta profesionalak sortzea du helburu. Behin eta berriz errepikatzen dituzte bi hitz horiek diskurtso artifizialetan. Ikasleak lan merkaturako prestatu gura dituzte, ikasleak merkantilizatu alegia. Hezkuntzaren jomugan lan merkatua jarri eta heziketa pertsonal batek dakartzan balizko balioak alboratu. Agian, gu gara oker gabiltzanak eta lehiakortasuna eta profesionaltasuna dira gaurko mundu neoliberalean behar diren ezaugarriak. Albokoa zapaldu eta denen gainetik gora egiten duen horrek izango du tokirik honena gaurko Status Quo honen baitan.