Showing posts with label Ikastolen Elkartea. Show all posts
Showing posts with label Ikastolen Elkartea. Show all posts

2014-04-20

"Jaurlaritzaren dekretuak eta estatuarenak elkarren aurkako izan behar dute, nahitaez" (Berria, 2014/04/20)


"Jaurlaritzaren dekretuak eta estatuarenak elkarren aurkako izan behar dute, nahitaez"
Madrilek ezarritako hezkuntza erreformaren kontrako "harresia" eraiki beharraz mintzo da Ikastolen Elkarteko burua. EAEko hezkuntza lege berria horretarako tresna gisa ikusten du. Heziberri planean ere itxaropena du.

2013-11-26

LOMCEri EZ! Mobilizazioak (Ikastolen Elkartea, ELA, LAB, STEE-EILAS, Sortzen Ikasbatuaz, Hik Hasi, Ikasle Abertzaleak eta UEU)



LOMCE, Madrileko Kongresutik pasako da azaroaren 28an, behin-betiko onartua izateko. LOMCE, Hezkuntza Lege izateko, dagoeneko Estatu Espainolean egin beharreko bidearen amaierara iristen hasia da. Hala ere, bidearen amaierara bidearen hasieran zuen bakardade eta kontrakotasun gehiagorekin iritsiko da.

Euskal “LOMCEri ez” soil batetik haratago, honi aurre egin eta bere aplikazioa ekiditeko moduak lantzen ari gara eta nahi dugun Hezkuntza Sistema Propioaren eraikitzen. Honela bestelako hezkuntza eredu bat ehuntzen joan gara:

LOMCE Eusko Legebiltzarrean. Elkarlanaren garaia

LOMCE Eusko Legebiltzarrean. Elkarlanaren garaia
  Koldo Tellitu Mejia, Ikastolen Elkarteko lehendakaria
Ostiralean lege bihurtuko da hezkuntza erreformarako LOMCE proiektua. Espainiako Legebiltzarraren osteguneko azken onespena baino ez du falta. Hilabete hauetan guztiotan, ikastolok, hezkuntza komunitateak eta herri honetako ia alderdi eta erakunde guztiek gogor salatu dugu egitasmo zentralista, zentralizatzaile, atzerakoi eta elitista. Hala ere, eragile guztion kontrakotasuna bilduta ere, ostiralean LOMCE izango dugu PPren gehiengo absolutuak honelaxe ahalbidetuko baitu.