Showing posts with label bertsoa. Show all posts
Showing posts with label bertsoa. Show all posts

2014-02-01

LOMCE legea baztertu eta gure hezkuntza eraiki!


Irakasle oro jaiki
ikasleak ere baiki!
LOMCE legea baztertu eta
gure hezkuntza eraiki!

Ta zein da gure hezkuntza?
Sentimendu baten zuntza,
hizkuntzak dakar herria eta
herriak bekar hizkuntza.

Geu bagarenez nor geurez,
nahiz ta onartu ez legez,
ez digu inork agindu behar
zer erakutsi ta zer ez.

Joan gaitezen batera
herri euskaldun baikera,
dauzkagun erro zaharretatik
hego berriak atera

(doinua Egun da...)

2013-12-20

Bertsoaldiak . Barakaldo-BEC: Hezkuntzaren munduan bagoaz aurrera.

Puntua:
Hezkuntzaren munduan
bagoaz aurrera.

Sarriegi:
Hala diozu baina
egia ote da?
Nere ustez baikoaz
bastante atzera
igual historiaurrera
iritsiko gera.

Puntua:
Badaukagu oraindik
non ta zer ikasi.

Sarriegi:
Ba orduan Madrila
begira ez hasi
Wertek bere legea
du ekarrarazi
eta ez digu egin
horrenbeste grazi.

Puntua:
Jarraitu behar dugu
despistatu gabe.

Sarriegi:
Egitekotan geure
buruaren alde
hori lehen ere ondo
ikasiak gaude
izan behar dugu gure
Hezkuntzaren jabe.