Udalbiltzak bilera txanda hasi du LOMCEri herri gisa aurre egiteko (Gara)
Euskal Herriko Udal eta Hautetsien Biltzarraren aburuz, hezkuntza «nazio zutabe bat» da, eta beraz, kezkaz hartzen du Gobernu espainolak etzi onartuko duen LOMCE. «Garai interesgarria» ere izan daitekeela ikusten du, «herri gisa erantzuteko, eta batez ere, aritzeko». Horregatik, larunbatean Bilbon izanen da, «gure hezkuntza» eraikitzearen aldeko manifestazioan.
