Showing posts with label deialdia. Show all posts
Showing posts with label deialdia. Show all posts

2013-10-02

Urriak 4, Kalejira LOMCE EZ, EUSKAL HERRIAN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


Kalejira 19etan hasiko da Andra Mari Zuriaren Plazatik, baina lehenago 18:45tan Murala: “Gure Hezkuntza Gure Eskuegingo dugu, bertan guraso, ikasle eta langileon eskuak kolorez margotuz.


19:00tan Kalejira koloretsua egiteko asmoa dugu, musika (alboka, gaiteroak, abestiak), globoak eta egindako murala eramanez. Postu kaletik eta Foru kaletik San Prudentzio kalera abiatuko da eta bertan dagoen Hezkuntza Delegaritzaren aurretik pasatuko da. Bertatik Gasteizko Legebiltzarrera joango da.

19:30tan gutxi gora behera Legebiltzarretik pasako gara. Legebiltzarretik, Andra Mari Zuriaren Plazara joango gara, kalejiraren amaierara. Bertan bertsolarien ostean Manifestua irakurriko da.

2013-09-21

Urriaren 12an manifestazioa

Urriaren 12an manifestazioa egingo dute hezkuntza erreformaren aurka, Bilbon

Werten erreforma "zentralizatzaile, doktrinatzailea eta elitista" dela salatu dute irakasle, guraso, ikasle eta eragileek. "Hezkuntza sistema propioa" eraikitzeko konpromisoa ere agertu dute.

2013-09-10

Hurrengo bilera, irailaren 12an

Hezkuntza komunitatearen parte-hartzaile guztiok gonbidatu nahi zaituztegu ikasturtean zehar LOMCE hezkuntza erreformaren aurrean egingo diren  egitasmo ezberdinetan parte hartzera.
Hasiera emateko, dei egiten dizuegu irailaren 12an, osteguna, El Pilar gizarte etxean (gela anitzean) 19:00etan egingo den bileran parte hartzera.