2017-11-28

GASTEIZKO GURE HEZKUNTZA PLATAFORMAKO ASANBLADA


Kaixo lagunok!
GOGORATU GASTEIZKO GURE HEZKUNTZA PLATAFORMAKO KIDEOK asteazkenean, azaroaren 29a, 19:00etan LANDATXO gizarte-etxean zita bat dugula:
DENOK PARTE HAR DEZAKEGU- FAMILIAK, IKASLE, LANGILE ETA HERRITARROK.



Kaixo lagunok!
Os recordamos que este miércoles, 29 de noviembre,a las 19:00, tenemos una cita en el centro cívico EL CAMPILLO.
Todas podemos participar : familias, trabajador@s, alumn@s, herritarrak...

LOMCE EZ! HEZIBERRI ERE EZ!

GUK GURE HEZKUNTZA ERAIKI!




GREBA


2017-11-24

MUNDU BERRI BAT, HEZKUNTZA BERRI BATEN ESKUTIK



Hik Hasi egitasmo pedagogikoak Euskal Herrira zuzendutako hezkuntza proposamen bat aurkeztu zuen urriaren 21ean, hainbat irakasle eta hezitzaileren urtebeteko hausnarketa sakonaren fruitu. “Kalitatezko hezkuntza bermatzeko zoru pedagogiko eta etikoa: Hezkuntza hobetzeko gakoak”
Hiru oinarri finkatu dituzte «kalitatezko hezkuntza» bati begira, urriaren 21eko prentsaurrekoan aurkeztutako dokumentuan jasotzen denez: finantzaketa eta segimenduari begira publikoa den hezkuntza, eskola bakoitzaren autonomia ziurtatzen duena eta partaidetzan sortutakoa.
Hamar gakotan finkatu du egitasmo pedagogikoak kalitatezko hezkuntza, 
1.- Hezkuntza jarduera balio hezitzaileetan oinarritu
2.-0-3 urte bitarteko haurrena ez da hezkuntza hutseko aroa
3.-Oinarrizko Hezkuntza osoa pertsonaren askotariko konpetentzien garapenera zuzendu
4.-Irakasle eta hezitzaileen prestakuntza egokitu
5.-Eskola bakoitzak bere hezkuntza proiektu propioa izatea
6.-Postu bakoitzerako behar den prestakuntza espezifikoa eskaintzea
7.-Ikasleak euskaldun eleaniztun bilakatzea
8.-Udalak kudeatu behar ditu ikastetxeak, herriko hezkuntza eragileekin batera.
9.-Antolaketa administratiboa denontzako modukoa eta bateratzailea izatea
10.-Jendartearen eta hezkuntzaren beharrei erantzungo dien finantzaketa.
Gehiago irakurtzeko klik naiz GAUR8
PROPOSAMEN OSO INTERESGARRIA.
HAUSNARTZEKO, EZTABAIDA PIZTEKO...EZIN HOBEA

GUK ERE KALITATEZKO HEZKUNTZA NAHI DUGU
GUK, ORAIN HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!







2017-11-13

HEZKUNTZA GREBAN


Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki
Jarraipen handia izan du Haurreskoletako Partzuergoko langileek deituriko grebak. Langileen %86k parte hartu du greban, LAB, ELA eta Steilas sindikatuen arabera. Lakuako Gobernuaren arabera, %66,5eko jarraipena izan du. Ehunka pertsona batu dira mobilizaziora.

 Egun bizi dugun egoera salatu, gure aldarrikapenak plazaratu eta, bai Partzuergoaren zuzendaritza baita Lakuaren Hezkuntza Sailari ere, egoerari konponbidea emango dion edukiz beteriko benetako negoziazio prozesu bat gara dezan eskatzeko mobilizatzen ari gara”
Gehiago irakurtzeko klik egin naiz


Mobilizazioak jarraitzen ari dira.
GUZTIOK BATERA LORTUKO DUGU
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!







2017-10-31

MOBILIZAZIOAK JARRAITZEN ARI DIRA ZENTROETAN.


Familiak eta langileok parada ederra izaten ari gara nahi dugun eta behar dugun hezkuntzari buruz solasaldian aritzeko. Denok elkarrekin lortuko dugu kalitatezko hezkuntza publiko berri bat, euskaldun, denon beharrak asetzen dituena, demokratiko, partehartzaile, hezkidetzaile, laiko eta herritarra.

TOKI EDER, BARRUTIA, UMANDI IKASTOLAK…



LAN BALDINTZAK HOBETU!
GUK, ORAIN, HEMEN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!


2017-10-26

Hezkuntzarako "zoru pedagogiko eta etikoa" proposatu dute



Hik Hasik proposamen bat aurkeztu du, hainbat aditurekin batera landutakoa. Ikuspegi aldaketa eskatu du: hezkuntza "guztien ardura" dela aintzat hartzea eta haurrak "osotasunean" hartzea kontuan. Hezkuntzarako finantzaketa publikoa eskatu dute, eskolek autonomia izatea eta "herri hezitzaileak" garatzea.

Horretarako, hiru oinarri proposatu dituzte:
1. Publikotasuna. Hezkuntzaren eskumena administrazioarena denez, azaldu dute finantzaketa eta segimendu publikoa izan behar direla.
2. Autonomia. Egitasmoak garatzeko autonomia izan behar dutela ikastetxeek. Bi aldetatik: batetik, barne antolaketa eskolak berak "erabaki eta eratu" behar duela; bestetik, arlo pedagogikoan ez dela behar "estatuaren eta botere ekonomikoaren kortserik".
3. Herria. Ikastetxeak ez ezik, "herri hezitzaileak" behar direla. Horretarako, ezinbestekotzat jo dute udalen eta herriko gainerako eragileen inplikazioa.

Hezkuntzako eragileei aurkeztu diete dokumentua, eta orain administrazioan eragin nahi dute. Horrekin batera, ikastetxeetara ere helarazi nahi dute agiria, eztabaidarako.
Gehiago irakurtzeko klik Berria
FAMILIA, IKASLE ETA LANGILEOK EZTABAIDARAKO PREST!
GUK, ORAIN, HEMEN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!



HEZKUNTZA PLATAFORMEK ERE BAT EGITEN DUGU SINDIKATUEN DEIALDIAREKIN
URRIAK 28 KALEAK BETEKO DITUGU!
FAMILIAK, IKASLE ETA LANGILEOK OZEN ADIERAZIKO DUGU BESTELAKO HEZKUNTZA NAHI ETA BEHAR DUGULA


LAN BALDINTZAK HOBETU!
GUK, ORAIN, HEMEN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!