2016-01-27
2016-01-26
2016-01-25
GASTEIZKO GURE HEZKUNTZA PLATAFORMA BILERA
REUNION
DONDE:
en el centro cívico el Campillo
CUANDO:
el miércoles 27 de enero a las 19:00
LOMCEri
EZ!
HEZIBERRIri
ere EZ!!
Jorratuko
ditugun gaiak:
1)Topagunearen
asanbladaren informazioa.
2)Zuzendarien bileraren informazioa
3)Hitzaldiaren antolaketa: ebaluazio eredu propioa.Erronka berriak
4)Planto dinamikaren antolamendua.
5) Besteak
2)Zuzendarien bileraren informazioa
3)Hitzaldiaren antolaketa: ebaluazio eredu propioa.Erronka berriak
4)Planto dinamikaren antolamendua.
5) Besteak
2016-01-19
HEZIBERRI 2020ren baitako behin betiko dekretuak
Pasa den
ostiralean, urtarrilak 15, Eusko Jaurlaritzak argitaratu ditu
EHAA-ean HEZIBERRI 2020ren baitako behin betiko dekretuak. Dekretuek
LOMCEren aplikazio hutsa izaten jarraitzen dute eta ez diote Euskal Herrian
behar dugun Hezkuntza Sistema Propioari inongo ekarpenak egiten.
EHAA-ean HEZIBERRI 2020ren baitako behin betiko dekretuak. Dekretuek
LOMCEren aplikazio hutsa izaten jarraitzen dute eta ez diote Euskal Herrian
behar dugun Hezkuntza Sistema Propioari inongo ekarpenak egiten.
Hau horrela,
dekretuei
ezezko publikoa adierazi diote alderdi eta eragile ezberdinek: EH
BIldu, Lab, Steilas, Ela ...
Gasteizko plataformak ere HEZIberriren dekretuei ezezko borobila ematen dizkiogu eta gure konpromisoak berresten ditugu: LOMCEa ez aplikatzeko konpromisoa eta gure hezkuntza propioa izateko urratsak emateko konpromisoa.
EH
Bildu, LAB ,ELA, Steilas,... denuncian que Lakua sigue dando pasos para
aplicar la LOMCE
- EH Bildu: klik hemen
- LAB: klik hemen
- ELA: klik hemen
- Albistea NAIZen: klik hemen
- Albistea Berria: klik hemen
- Albistea El Mundo-n: klik hemen
2016-01-16
Herri gisa 3. eta 6. mailako azterketa inposatuei planto egingo diegu
Honetaz gain, aurten LOMCEren aplikazioa izaten jarraitzen duten Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako azterketen kontrako plantoa diseinatzen aritu gara. HPT-tik azterketa hauei planto orokortua egiteko estrategia diseinatu dugu.
Iazko ikasturtean bai Nafarroan zein Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan toki handanatan lortu genuen inposatutako 3. mailako azterketa ez egitea. EAEri dagokionean, Eusko Jaurlaritzak planifikatuta zituen 30 ikastetxeetatik soilik Kristau Eskolei zegozkien 13tan eta eskola publiko bakar batean pilotajea egitea lortu zuten gainontzeko 14 eskola publikoetan eta 2 ikastoletan azterketari planto eginez. Lorpen ikaragarria izan zen eta aurten ere jarrera berdina mantenduko dugu.
3. eta 6. mailako azterketei planto egingo diegu, besteak beste, arrazoi hauengatik:
- Ebaluazio horiek ez dute hezkuntza komunitatearen babesik.
- LOMCEren baitako azterketak dira.
- Ikasleen ebaluazio jarraia erabat dinamitatzen dute egun bateko azterketara mugatuz.
- Emaitza hutsak dituzte ondorio eta ikasleen sailkatzea eta banaketa albideratu dezakete.
- Eredu erabat antipedagogikoa dute oinarri.
- Ikasleak zenbaki huts izatera kondenatzen dituzte.
- Ez dugu LOMCE edota Heziberriren inposiziorik onartuko.
Horretarako, hainbat bitarteko jarriko ditugu martxan:
- Hitzaldi informatiboak egingo ditugu ikastetxe eta auzo zein herrietan.
- Iaz bezala, familia “objetoreak” bilakatuko ditugu, ikasleek azterketa hau egin dezaten baimenik emango ez dutenak.
- Eskola Kontseilu eta Artezkaritza Kontseiluetan azterketa hauen kontrako idazkiak onartuko ditugu.
Familia, herritar eta hezkuntza komunitateari mezua:
- Azterketa hauek LOMCEren aplikazioa dira, hau da, madrildik inposatu nahi zaigun lege arrotz baten bermerako azterketak.
- Herri gisa, parte hartu, bultzatu eta babestu dezagun plantoa.
- Herri gisa, egin diezaiogun aurre LOMCEri eta honen aplikazioei Hezkuntza Sistema Propioaren alde urratsak emateko.
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari interpelazioa:
- Entzun ezazue iaz eta baita aurten ere familiek, hezkuntza komunitateak eta HPT-k bidalitako mezua.
- Ez itzazue azterketa hauek aplikatu.
- Azterketen inguruko beharrezko informazio guztia gardentasunez zabaldu ezazue.
- Planto egin diezaiogun elkarlanean herri gisa LOMCE lege inposatuari.
- LOMCE aplikatzeko hautuan jarraituz gero, planto tinko eta orokortua bultzatu eta eramango dugu aurrera.
Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailako azterketei "planto" egiten jarraituko du Hezkuntza Plataformen Topaguneak
Batzar orokorra egin du gaur HPTk Gasteizen, eta ikasleek azterketarik egin ez dezaten "estrategia herritarra" diseinatu dute
LOMCEren baitako azterketei planto egiteko deia egin du Hezkuntza Plataformen Topaguneak
EAEn 30 ikastetxetan egitekotan ziren iaz LOMCEren baitako azterketak, horietako 16tan planto egin zuen hezkuntza komunitateak eta ez ziren azterketak burutu. Hezkuntza Plataformen Topaguneak (HPT) aurten ere plantoaren bide berari helduko diola iragarri du. Lakuak kaleratu duen Heziberri dekretua Espainiako legearen «aplikazio hutsa» dela salatu du HPTk eta horregatik 3. eta 6. mailan aurreikusitako azterketei aurre egingo dietela iragarri du.
Gehiago irakurtzeko klikatu hemen : NAIZ
Subscribe to:
Posts (Atom)



