2014-04-29

LOMCErik gabeko Gasteiz, sinadurak biltzen

Armentian ere izan gara


Sinatzeko aukera zure ikastetxean izango duzu

Eta asko animatu zarete, hori da bidea, jarraituko dugu


2014-04-24

Plataformaren agerraldia


EREDU PROPIOAREN BIDEAN, LOMCErik GABEKO HERRIEN DINAMIKAREKIN AURRERA EGINGO DUTE GASTEIZEN 






  • Hezkuntza Plataformen topaguneak planteatutako dinamikarekin bat egin dute Gasteizko 16 ikastetxek
  • Egindako lanekin jarraitu eta aurrerantzean LOMCEri ez esan eta euren eredu propioa landuko dute

Hezkuntza Plataformen Topagunea-k aurkeztutako LOMCErik GABEKO HERRIAK dinamika gure egiten dugu.
  • Dinamika hau Gasteizen garatuko dugu. Norberak bere ikastetxean egingo dugu lanketa eta ondoren hiriburura egingo dugu salto. 
  • LOMCEri gure ezezkoa adierazteaz gain, ez aplikatzeko konpromiso zehatza hartuko dugu, ikasle, familiako senide, hezkuntzako langile eta herritar moduan, gure herria LOMCErik gabeko gunea izan dadin. 
  • Konpromisoak hartzeko, lehentasun bakan batzuk kontuan hartu ditugu eta LOMCEren zer atalari ez diogun obedituko eta zeren alde egingo dugun zehaztu dugu, beti gure aukeren arabera (ikasle, familiako kide...). 
  • Gure konpromisoaren adierazpena gure sinadura izango da. 
  • Ikastetxeetan hezkuntza komunitatea osatzen dugunon konpromisoak lortu ostean, LOMCErik gabeko gelak eta ikastetxeak izango ditugu. Eta hau adierazteko banderatxoak ikurrarekin erabilgarri daude. 
  • Guzti hau maila pertsonalean hasi eta modu kolektibo baten garatu arte. 
  • Eta Gasteiztar guztiak LOMCEren kontrako eta hezkuntza sistema propioaren aldeko puntuekin bat egin ahal izateko, sinadura bilketa erraldoia ere egingo dugu Gasteizko kaleetan, nahi duenak beraren konpromisoa adierazi ahal izateko. 
  • Ikastetxeetan, eta baita Gasteizen ere, sinadura orriak jasotzean, Udaletxean mozioa sartuko dugu ikasturtea bukatu baino lehen; horrela, Gasteiz LOMCErik GABEKO GASTEIZ izatea eskatuko dugu.


Testu osoa irakurtzeko sakatu HEMEN

2014-04-22

Datorren ostegunean, apirilak 24, prentsaurrekoa emango dugu

LOMCE LEGEA BAZTERTU ETA GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

Datorren ostegunean, apirilak 24, GASTEIZKO GURE HEZKUNTZA PLATAFORMAk prentsaurrekoa emango du, Gasteizen.
Helburua GASTEIZKO GURE HEZKUNTZA PLATAFORMA aurkeztea eta LOMCErik GABEKO HERRIA dinamikaren zehaztasunak ematea izango da.

EGUNA: Apirilak 24, osteguna.
ORDUA: 12:00
LEKUA: Plaza Berria, Udaletxearen aurrean, Gasteiz.

2014-04-20

"Jaurlaritzaren dekretuak eta estatuarenak elkarren aurkako izan behar dute, nahitaez" (Berria, 2014/04/20)


"Jaurlaritzaren dekretuak eta estatuarenak elkarren aurkako izan behar dute, nahitaez"
Madrilek ezarritako hezkuntza erreformaren kontrako "harresia" eraiki beharraz mintzo da Ikastolen Elkarteko burua. EAEko hezkuntza lege berria horretarako tresna gisa ikusten du. Heziberri planean ere itxaropena du.