Nola
dago LOMCE? Indarrean
dago, eta ezarritako egutegia betetzen ari da oraingoz. Atzo
Kongresuan hasitako bideak hori geldiarazi nahi du.
Zer
berritasun datoz aurten? Egutegiari
jarraituz, amaierako azterketak egiten hastekoak dira DBHn eta
Batxilergoan. Aurten, lehen urtea denez, ez dute zuzeneko eragin
akademikorik proba horiek. Batxilergokoak, bai, badu eragina
selektibitatearen lekua hartuko duelako
Eta
beste azterketak nola daude? Lehen
Hezkuntzako bi probak indarrean daude jadanik: hirugarren mailakoa
eta seigarren mailakoa. Ez dira errebalidak: ez dute eraginik
ikasleen espedientean. Ebaluazio diagnostikoak dira, ikasleak nola
ari diren jakiteko probak —gisa horretakoak egiten ditu lehenagotik
ISEIk Araba, Bizkai eta Gipuzkoan—. Horiekin aurrera egiteko asmoa
du Espainiako Gobernuak.
Rajoyren
iragarpenak aldatu du ezer? Inbestidura
saioan jakinarazi zuen errebalidek ez dutela eragin akademikorik
izango «hezkuntzako itun nazionala» lortu arte. Aurtengo
ikasturterako ez dakar aldaketarik horrek. Hurrengo ikasturterako,
bai: «ituna» lortu ezik, titulua berdin emango dute azterketa
gainditu gabe ere.
Euskal
erakundeek zer diote? Batxilergoko
azterketak sortu du kezka handiena, benetan hark izango baitu eragina
aurten —DBHkoak ez du batere eraginik—. Selektibitateari eutsiko
diola esana du Jaurlaritzak, eta EHUrekin hasia da proba prestatzen.
Ez du hain argi hitz egin Nafarroako Gobernuak, baina NUPekin ari da
lanean.
Gehiago
irakurtzeko klik Berria
EBALUAZIO
INPOSATUEI EZ!
LOMCE
EZ! HEZIBERRI ERE EZ!
GUK,
ORAIN, HEMEN, GURE HEZKUNTZA ERAIKI!