2016-01-29

EAE-RAKO HEZKUNTZA LEGEA

Eskola publiko eta kontzertatuaren arteko desadostasunak agerian
Heziberri planaren azken fasea hastapenetan du Jaurlaritzak: EAErako hezkuntza lege berria sortzea. Aurretik, Heziberrik ikastetxeen gestioa, autonomia eta finantzazioa zehaztu ditu, baita marko pedagogikoa eta curriculuma ere, eta dekretuetan jaso du guztia. Datorren legearen asmoa “garai berrietara egokitzea eta hezkuntza sistema propioa eraikitzea” dela diote Jaurlaritzatik.
Eragileen beraien artean sortu diren desadostasunez eta partekatzen dituzten helburuez eztabaidatzeko bildu ditugu, Abel Ariznabarreta Ikastolen Elkarteko kidea, Aitor Idigoras
eskola publikoko irakaslea eta Mariam Bilbatua pedagogoa.





Gehiago irakurtzeko klik ARGIA




2016-01-25

GASTEIZKO GURE HEZKUNTZA PLATAFORMA BILERA


 
NON: Landatxo Gizarte-etxean
NOIZ: urtarrilaren 27an, asteazkena, 19:00etan


REUNION
DONDE: en el centro cívico el Campillo
CUANDO: el miércoles 27 de enero a las 19:00

LOMCEri EZ!
HEZIBERRIri ere EZ!!


Jorratuko ditugun gaiak:
1)Topagunearen asanbladaren informazioa.

2)Zuzendarien bileraren informazioa 

3)Hitzaldiaren antolaketa: ebaluazio eredu propioa.Erronka berriak

4)Planto dinamikaren antolamendua. 

5) Besteak






2016-01-19

 HEZIBERRI 2020ren baitako behin betiko dekretuak

Pasa den ostiralean, urtarrilak 15, Eusko Jaurlaritzak argitaratu ditu 
EHAA-ean HEZIBERRI 2020ren baitako behin betiko dekretuak. Dekretuek 
LOMCEren aplikazio hutsa izaten jarraitzen dute eta ez diote Euskal Herrian 
behar dugun Hezkuntza Sistema Propioari inongo ekarpenak egiten.
Hau horrela, dekretuei ezezko publikoa adierazi diote alderdi eta eragile ezberdinek: EH BIldu, Lab, Steilas, Ela ...


Gasteizko plataformak ere HEZIberriren dekretuei ezezko borobila ematen dizkiogu eta gure konpromisoak berresten ditugu: LOMCEa ez aplikatzeko konpromisoa eta gure hezkuntza propioa izateko urratsak emateko konpromisoa.

EH Bildu, LAB ,ELA, Steilas,... denuncian que Lakua sigue dando pasos para aplicar la LOMCE