2015-05-25

ASTE HONETAN 3. MAILAKO AZTERKETARI PLANTO EGINGO DIOGU


Gasteizko zentro hauetara heldu da 3. mailako azterketa egiteko aukeratua izan della:Samaniego, Arantzabela, Salburua, Lope de Gereñu, Cervantes eta Luis Dorao. Azterketa egina dute jada Urkide eta Corazonistas.eko haurrek.

Azterketa eguna batzuentzat 28 eta 29an eta bestentzat ekainaren 3 eta 4an izango da.

Lehenengo Zabalganako eta Ramon Bajoko familiak eta ondoren Salburuako krosean parte hartu zuten familia, haur, langile eta herritar orok argi adierazi dugu PLANTO egingo diogula.
Jadanik proposamen ezberdinak jasotzen ari gara. Egun hauetako ekimenak eta ekainaren kalejira antolatzeko asteazkenean, hilak 27, 19:00etan Landatxo gizarte etxean bilera bat egingo dugu. 

 IMPOSAKETEI EZ!
DENOK GARA 3.MAILA! 

Denok gara 3.maila!

maiatzaren 27a, 19:00etan Landatxon 

ekimenak eta kalejira prestatuko ditugu.

2015-05-22

Denok gara 3. maila!



Atzo Zabalganan,  gaur Corazonistas.en eta egun hauetan gure zentroetan ...
Planto egin  diogu 3. mailako azterketari.
Eta horrela jarraituko dugu!
Zorionak guztioi!
AUPA ZUEK!!

2015-05-21

DENOK GARA 3. MAILA!!!


ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO ZABALGANA IKASTETXEKO FAMILIA ETA IKASLEEKIN BAT EGIN DUZUEN GUZTIEI.

Zabalganako familia eta langileriarekin batera, batzuk zentroan bertan eta beste batzuk gure ikastola eta ikastetxetan, argi eta ozen adierazi dugu
Errebalida sistema ez dugu onartzen!
Hezkuntza Sailburuaren jokamoldea harrigarria, lotsagarria da.
Gure elkartasuna eta babesa froga egitera behartuta dauden familiekiko.
Gure ebaluazio propioak egingo ditugu!

Parte hartu dugunok asko izan gara :
Zabalgana, Ramón Bajo, Adurtza, Lope de Gereñu, Barrutia, Umandi, Toki Eder, Arantzabela, Salburua,Ikasbidea, Aranbizkarra, Odon Apraiz... Guraso, langile, zuzendari, hezkuntza eragileak, sindikatu, Guraso Elkarteak...

Eta datozen egunetan gehiago izango gara!


BIHAR ERE ELKARRETARATZEA EGINGO DUGU:
Goizeko 11etan
Arma museo parean (Senda pasalekuan)

PARTE HARTU ETA ZABALDU!!!


ARANBIZKARRA

RAMON BAJO

IKASBIDEA
BARRUTIA
TOKI EDER
UMANDI
ADURTZA

2015-05-20

OSTEGUN ETA OSTIRALEAN DENOK GARA 3. MAILA!!!


OSTEGUN ETA OSTIRALEAN DENOK GARA 3. MAILA!!!

Eusko Jaurlaritzak informaziorik eman gabe badakigu 3. mailako azterketa ostegun eta ostiral honetan egingo dela. 
Hitzaldietan behin eta berriro kritikatu egin da Uriarte andrearen erabakia eta argi geratu da  bi egun hauetan  ekimen ezberdinak egingo ditugula sekretismoa salatzeko, azterketa egitera behartuta dauden familia, ikasle eta langileekiko elkartasuna eta babesa adierazteko eta beste hezkuntza eredua nahi dugula adierazteko:

OSTEGUNEAN:
- Zabalgana ikastetxean: 10:30etan agerraldi masiboa. Zentroko familiak, Gasteizko  zentro batzuetako  langile eta gurasoekin lagunduta prentsaurre bat egingo da.

- Ramon Bajo ikastetxean: goizean zehar: familia batzuk eskolatik kanpo egiteko  jarduera alternatiboak antolatu dituzte:irteerak, musika, pintura, dantza, jolasak, kirolak... 

OSTIRALEAN: 
Arma museo parean (senda pasalekuan) 11:00etan Ekarretaratzea.Gasteizko plataformako hezkuntza komunitate, eragile, ikasleak… bilduko gara. 

ETA BI EGUNETAN: zentroen guztien aurrean konzentrazioak, jarduera alternatiboak...

GASTEIZKO HEZKUNTZA PLATAFORMAK DEI EGITEN DIZUEGU EKIMEN HAUETAN PARTE HARTZERA. DENOK GARELAKO 3. MAILA! ASKO ETA ASKO GARELAKO!

 

INPOSAKETEI EZ!
3. MAILAKO AZTERKETARI PLANTO!
GASTEIZEN GURE HEZKUNTZA ERAIKITZERA GOAZ!



2015-05-15

3. MAILAKO AZTERKETARI PLANTO! GURE ESKOLETAN EZ DUGU INPOSAKETARIK ONARTZEN!


Hitzaldietan entzuten ari diren galderak:
Ikasturte honetan proba diagnostikoa egin bada 4. mailan, zergatik egin behar dugu 3. mailan ere?
Ez badu ondorio akademikorik zertarako inposatu?
Zergatik oraindik ez dakigu non, noiz eta nola egingo den 3. mailako azterketa?
Zer  gerta daiteke nire seme-alabari proba hori egiteko baimena ematen ez badiot?
Zergatik aplikatu LOMCEren azterketa? Beste erkidegoetan ez da aplikatuko.

Iritziak, jarrerak:
Eusko Jaurlaritzaren aldetik zehaztugabetasun itzela adierazten ari da.
Errebalida sistemaren inguruan zalantzagarritasun handia adierazten du Cristina Uriartek.
Gure seme-alaben heziketa oso serioa da Hezkuntza Sailburuak horrela jokatzeko.
Ez dugu onartzen ebaluazio diagnostiko horiek. Argi dago ondorio larriak suposatuko dituztela gure seme-alaben heziketan.
Azterketa egunean planto egingo dugu.











 Zabalganako 3. mailako gurasoekin












Ramon Bajo eskolan






DBHko zentroetan ere kezkatzen hasiak dira.
 
Ikasbidea DBHko irakasle talde bat

Mendebaldeko guraso talde bat

Hitzaldiak, Ibaiondo, Aranbizkarra, Dimako eskola