2015-03-18

HEZIBERRI LOMCEren aurrean, zer lortu du eta zer ez Jaurlaritzaren curriculumak?


HEZIBERRI
LOMCEren aurrean, zer lortu du eta zer ez
Jaurlaritzaren curriculumak?

Eusko Jaurlaritzak EAErako aurkezturiko curriculuma datorren ikasturtean jarriko dute martxan Lehen Hezkuntzan, eta 2016-2017an Bigarren Hezkuntzan. Zer jasotzen du curriculumak eta
nola ezarriko dute eskoletan?

Gehiago irakurtzeko klik hemen
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2453/heziberri



2015-03-16

HEZKIDETZAN HAZI ETA HEZTEN GARA?




Irakasle Eskolan burutu zen hitzaldia oso interesgarria izan zen.
Hausnartzeko,  Gasteizko egoera ezagutzeko eta proiektu hezkidetzaile batzuei buruz hitz egiteko parada ederra izan zen.


Hemen hitzaldian jorratu ziren bi gai ikusteko aukera dugu. Proiektu hezkidetzaileak falta dira. Pena, oso erakargarriak eta egingarriak baitira. Hurrengo baterako utziko ditugu.


Bideoak ikusteko klik hemen:

1) Hezkidetzan hazi eta hezten gara? Gasteizko egoeraren ikerlana.

2) Gasteizko egoeraren ikerlana(jarraipena)




Gasteizko egoeraren ikerlana(jarraipena)


www.urtxintxaeskola.org






2015-03-11

HEZKIDETZA: PAREKIDETASUNEAN HAZI ETA HEZTEN GARA?


Atzo, martxoaren 10a, hezkidetzari buruzko hitzaldia burutu zen Irakasle Eskolan.
Bertan elkartu ginen 50 bat lagunek  aukera paregabea izan genuen hezkidetza zer den hausnartzeko, Gasteizko ikastetxeetako hezkidetzaren egoera  ezagutzeko  eta proiektu hezkidetzagile batzuetan murgiltzeko: Ondarruko proiektu integrala,  Gasteizko Arana Haur Eskolako esperientzia eta Gasteizko Irakasle Eskolakoa.

Hitzaldia oso mamitsua eta interesgarria izan zen. Eta proiektuak oso erakargarriak eta  egingarriak.

ESKERRIK ASKO : Amaia Urrutia, Pili Aristizabal, Beñat Madariaga, Olatz Agirre eta  Amaia Andrieu!!

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI!!


Egunean zehar hezkuntza eragile ezberdinek sortutako liburu eta materialak ezagutzeko, aztertzeko…  eskura izan genituen.



























Hezkidetzari buruzko dokumentazio eta orrialde interesgarri  batzuen informazioa blogaren materialekin batera aurkitu ditzakezue.